Hasiera‎ > ‎

Nor gara?

 

Ongi etorri Irrintzi Peñako web orrira.

Zeintzuk eta zenbat garen eta non gauden ere zuk ez jakitea oso erraza da, honengatik egin duzu ongi hemen sartzen, zergatik...Nork konta diezazuke guk baino hobeto?

Hasteko, gure hastapenak 1930. urte inguruan, beranduago Irrintzi kirol eta kultur elkartean bilakatuko zen futbol talde batekin hasi eta gaur egun Iruñeako Alde Zaharreko Karmen kaleko 8 zenbakian dagoela kokatuta esango dizugu.

Irrintzi Peña 225 bazkidez eta atal ezberdinez dago osatuta: futbol saila, mendikoa, kulturala, peña Txikia eta Sanferminetako peña. Honek guztiak urte osorako bizia ematen digu.

Sanferminetan gure zapiko ezkutuarengatik eta blusoi beltzarengatik ezagutzen zaigu, azken hau, peñarik ez dutenen blusoia izanagatik gehiago ezagutzen den arren.

Irrintzi izenak gure herriko oihu tipiko bati egiten dio erreferentzia..., baina ez dizugu dena sarreran kontatuko, beraz jarraitu gure orrialdean nabegatzen eta zein garen, non gauden eta beste hainbat bitxikeri ezagutzeko aukera izango duzu.

Ah! Eta San Ferminetan etorri Irrintzira eta ikusiko duzu!!

Hau da gure lehen peña 1951 urtean